Ia da udako aste bat pasa da. Gaur ez gara geratu piszinara ez da inora joateko eta hemen nago zerbait idazten. Uda oso ongi doa ia egunero piszinara edo "red"era joan gara. Egun batean Oihanerekin eta amarekin Zangotzara joan nintzen eta beste batean Belaguara gurasoekin. Orain pelikula bat ikusiko dut: Posdata: te quiero. Kargatzen ari da eta kargatzen den bitartean blogean gauzak jarriko ditut (jokoak eta abar), begiratu blogaren azpiko aldean.
Ongi ibili.
2009/07/01
2009/06/15
Uda, udaaa!
Jada ez da ezer falta uda iristeko... ostiralean bukatzen ditugu azterketak eta arratsaldean Orontzeko festak hasten dira!!!
Eskolako agenda:
Asteazkenean: Gazte, mate eta ingelera. Ostiralean: natur.
Eskolaz kanpoko agenda:
Ostiral arratsaldean: orontzeko festak. Larunbata: orontzeko festak. Igandean: oierren urtebetetzea eta "el txoko del miedo".
Astelehenean eta asteartean: Itzalletik Otsagabiara.
Asteazkenean: UDAAA!

2009/06/08
Luna Nueva-ko trailer-a.
Bazen ordua!!!
Pasa den asteartean, uste dut, Luna Nueva-ko lehenengo benetazko trailerra atera zuten. Oso polita da.
Luna Nueva Crepúsculo sagaren bigarren liburua da eta orain pelikula aterako dute. Azaroak 20 aterako dute eta ni espero dut gurasoak 21an edo 22an zinemara eramatea, ezin baitut gehiago itxaron.
Hemen usten ditut bideoa (ongi ikusteko "HQ" eman) eta bideoaren argazki batzuk:
2009/05/26
BARÇA-koa izateaz harro!!
Oraindik ez dakigu egia den edo ez, baino bihar hamaikak aldera seguraski (espero dut) esan ahalko dugu: BARÇAK CHAMPIONS-a IRABAZIKO DUUU!!!
Barçako entreneatzaileak, Pep Guradiolak, esandako esaldi bat (gaztelaniaz esan zuen, nik euskaratu dut): " Batzuek diote: finalak ez dira jokatzen, irabazten dira. Baino, ni neure buruari galdetzen diot: ¿ez badira jokatzen, nola irabazten dira? "
Kurtsoa aurrera doa

Dagoeneko igande honetan ekainan sartuko gara, eta badakizue zer esan nahi duen horrek? UDA IRISTEAR DAGO (edozein termometrotan begiratu eta ikusiko duzue hori egia dela). 20 klase egun gelditzen dira (zenbatuak) bakarrik eta egun guzti horietan azterketa pila bat izango ditugu. Azken 20 errekreoak, azken 20 egunak 8.30tan altxatzen, azken 20 egunak zazpiak egunero elkarrekin, azken 20 irakasleei eta denei erakusteko munduko klase hoberenak garela!! (askok ezetz pentsatu arren...).
Bakarrik gauza bat geratzen zait esateko: GORA 1.2D
Bakarrik gauza bat geratzen zait esateko: GORA 1.2D
2009/05/02
Campos de fresas
Oso liburu polita da, eta gelako denei gomendatuko nieke.
Neska batena da, koman geratu da drogengatik eta orain denak oso gaizki daude, triste. Haserre. Ez dakite zer egin. Denen ikuspegia ikusten da: lagunak, gurasoak, ahizpa, medikuak, saldu diena...
Nahi baduzue bukatzen dudanean utziko dizuet, edo bestela... ZUEK EROSI..jeje
AGUUR
2009/04/29
¿Quién se ha comido mis atrapachicos?.

Orain liburu hau irakurtzen ari naiz.
Liburua neska bati buruz doa: Georgia Nicolson. Neskari mutil bat gustatzen zaio baino mutil hori denbora batetara Estatu Batuetara, Burgerlandia Georgia esaten duen bezela. Baino han ez du aurkitzen eta gero beste gauza asko pasatzen zaizkio.
Oso polita eta dibertigarria da, Georgiak ideia arraro asko dituelako.
Badaude Georgia nicolsoni buruzko beste bost liburu (hau seigarrena da, baino ni ez ditut besteak irakurri). Denak neskei gaztetan gertatzen zaizkigun gauzei buruzkoak dira.
2009/04/04
Euskera.
Euskeraren historia:
Euskera, Europako mendebaldean, Kristo aurreko II. milurtean inbasio indoeuroparrek suntsitu ez zuten hizkuntza bacará da. Erromanizazioak ere ezin izan zuen Euskararen aurka ezer egin.
Nafarroako euskararen historia:
Duela urte asko, gehiago hitz egiten zen uskara Nafarroan, hau Baskoien hizkuntza baitzen.
Erromatarrak latinez hitz egiten zuten baino Baskoiek euskaraz hitz egiten jarraitu zuten.
Ia Nafarroa guztian euskaraz hitz egiten zen, baino beste hizkuntzak hitz egiten hasi ziren, gaztelaniara iritsi arte.
Geroz eta gaztelania gehiago hitz egiten zen.
XX. mendea hastean oraindik ere pixka bat hitz egiten zen euskaraz baino Erronkarin erabat galdu zen.
Euskararen hedapena:
Euskara Euskal Herriko zazpi probintziatan hitz egiten da. Munduan zehar 600 – 700 mila euskara hiztun daude. Nafarroako biztanleriaren %10-a bakarrik hitz egiten du euskaraz.
Euskararen misteriotasuna:
Euskara, inguruan dauden hizkuntzen oso ezberdina da. Frantsesa, Ingelera…, gusztiak oso ezberdinak dira. Hau, guztiak hikuntza indoeuropeotik datozelako da, baino euskara ez, zaharragoa baita. Ez du zer ikusirik munduko beste batzuekin.
Euskalkiak:
Euskara oso ezberdina da leku batetik bestera. Gaur egun sei euskalki daude: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, ekialdeko nafarrera, nafar lapurtera eta zuberera.
Sailkapen hau Koldu Zuazuk egin zuen. Baino gaur egun, ia Euskal Herria osoan euskara batuan hitz egiten da, euskldun guztiak gure artean ulertzeko egin zen moldea baita.
Gaurko euskara, gaurko Nafarroan:
Gaur egun, jatorrizko euskera, oso leku gutxitan hitz egiten da. Tradiziozko euskara bakarrik herri batzuetan hitz egiten da, adibidez, Basaburuan edo Larraunen.
Baino beste jatorrizko hiztun batzuk ere beste lekutan badaude, adibidez Zaraituzn edo Aezkoan.
Nafarrak euskal literaturan:
Hiru idazle nafar ospetsuenetarikoak euskaraz idatz zuten. nafar idazleak oso garrantzitsuak izan ziren euskal literaturan, eta euskal literatura Nafarroan ere bai, noski.
Hiru idazle famatuenetarikoak hauek dira: Pedro Axular, Bernat Etxepare eta Joanes Leizarraga.
Pedro Axular:
Urdazubin jaio eta hil zen (1556-1994). Ororen iritziz euskal literaturako idazle gailena da. 1600an Sarako parrokia eskaini zioten, eta Urdazubitik geru zegoenez onartu egin zuen. Han egon zen hil arte.
Honek sortu zuen euskara prosa modernoa eta honen eragina, batez ere, Iparraldeko herri euskaldunetan egon zen.
Bernat Etxepare:
Nafarroa Beherean jaio zen. Baskoien hizkuntzaren primiziak Bordelen argitaratu zituen 1545ean. Hau izan zen euskaraz inprimatu zen lehenbiziko liburua.
Etxepareren bizitzari buruz ez da asko jakin Nafarroa Beherean sortu zela bakarrik eta Eiharalarreko parrokoa izan zela.
Uste da ere Paueko kartzelan egon zela beamondarra zelako, hau da, Fernando Katolikoaren inbasioa aldezten zuelako. Hau bere olerkiei esker jakin da.
Joanes Leizarraga:
Hau ez zen Nafarra, Lapurditarra izan ezik. Beti izan zuen harreman estua Nafarroarekin batez ere Joana Albert Nafarroako erreginarekin. Erreginak Testamentu Berria euskaratzea enkargatu zion. Itzulpen hau 1571n argitaratu zen. Hau kontsideratu da euskararen momentu handienetako bat.

Luis Luziano Bonaparte.
ARIKETAK (28.orr).
1.Egin hormairudi bat Luis Luziano Bonaparteri buruzko datuak bertan bilduz. Hona hemen abiapuntu batzuk:
Non jaio, bizi eta hil zen; zein lotura zuen Bonaparte enperadorearekin; zer egin zuen euskararen alde; Zein bidaia egin zituen Euskal Herrira…
Luis Luziano Bonaparte, Worcestershiren, Ingalaterran jaio zen 1813ko Urtarrilak 4ean. 1891eko Azaroak 3an, Fanon, Italian hil egin zen 78 urterekin.
Lucien Bonaparteren seme aeta Napoleón I-ren iloba izan zen. Printze inperiala deklaratu zuten 1815. urteko martxoak 22. Gaztaroa Italian igaro zuen eta ez zen Frantzian bizi 1848 urtea arte Asambleak aukeratu zuenean.
Napoleón III erori zenean, 1870 urtean Britaina handira buelatu zen.
Hizkuntza europearren ikasketa konparatiboetan lan egin zuen, alderaketa erabiliz hizkuntzak aztertu zituen lehen filologoetako bat izan zen. Luis Luziano Euskal Herrira bost aldiz etorri zen 1856 eta 1869 urteen artean. Egin zuen lanari eta beste jende batzuen laguntzari esker 33 lan egin zituen, euskalki ezberdinak erabiliz. Lan horien artean, adibidez, “Le verbe basque en tableaux” da azpimarratu behar den bat.
Gaur egun, oraindik erabili ohi da Luis Luziano Bonapartek egin zuen klasifikazioa, baino batzuk aldaketa txikiak jasan dituzte. Klasifikazio honeta sartzen dira hiru talde handi, zortzi euskalki, hogeita bost azpieuskalki eta berrogeita hamar euskalki literario.
Euskal Herrira etorri zen alditan, Luis Luziano Bonaparteri jende askok lagundu zion, adibidez, José Samper edo Prudencio Hualde.
Luis Luziano Bonapartek baita ere Ingelerako, Italierako eta beste leku batzuetako dialektoak aztertu zituen erebai.
2.Esan zein euskalki literario bereizi zituen Bonaparte printzeak.
Luis Luziano Bonaparte printzeak, gipuzkera, lapurtera, bizkaiera eta zuberera euskalki literarioak bereizi zituen. Beranduago (1884an) Arturo Kanpion nafarrak Lau euskalki literarioen gramatika liburuan, Orreaga balada lau euskalki literarioetan argitaratu zuen.

Nikolasaren abenturak eta kalenturak
ATXAGA, Bernardo: "Nikolasaren abenturak eta kalenturak".LABURPENA: Egun batean Bela Kabelako "korreos"era oso gutun lodia iritsi zen eta Nikolasa Bits Baporuxentzat zela zioen.Dena fakturak ziren eta Nikalasak ez zekien zer egin.Orduan bere anaia Txarlesi laguntza eskatuko ziola pentsatu zuen. Hau, urteak zeramatzan ohean eta Nikolasak ez zekien zer gertatzen zitzaion: hasieran uste zuen beti bere hegazkinean ibili eta gero nekatua egongo zela, baino hainbeste denbora ez zen normala.Gero uste zuen lo gehiago beharko zuela, baino hainbeste ez zen normala pertsona batean.Ez zekien zer gertatzen zen...Hasieran Txarlesek ez zion jaramonik egin, baina gero Nikolasak oso modu ona jakin zuen Txarlesek kasu egiteko: liburuak kenduko zizkiotela esan zion.Orduan Txarlesek berehala utzi zion aireplanoa eta Nikolasa azokara joan zen mermelada, barazkiak, eta abar saltzera.Hasieran oso ongi zihoan aireplanoan baina bat-batean ia-ia lurrera erori zen baina azken-azkenean palanka bati eman eta gora joan zen.Bazegoen gizon bat Nikolasak gorrotatzen zuena: Patxi Nubolari.Gizon honi tranpak egiten beti lehenengoa izatea gustatzen zitzaion. Eta beti lortu izan zuen, Nikolasa agertu arte.Hortik aurrera beti bigarrena izan zen eta ezin zuen hori onartu.Orduan, karrera bat egitea pentsatu zuten: zirkuito bat egin behar zuten eta azkenean azenario bat bota, urrunen iristen zen azenarioak irabaziko zuen.Nikolasa berandu iritsi zen eta karrera jada hasia zegoen, eta denek Nubolarik irabaziko zuela zioten.Eta azkenean... berdinketan geratu ziren!!!
IRITZIA: Liburua ez zait asko gustatu. Pixka bat aspergarria dela uste dut.Gainera, ni baino txikiagoa den jendearentzat dela uste dut. Horregatik nire gelakoei ez, baina 4., 5. eta 6. D-koei gomendatuko nieke.Baina pixka bat gustatu zait.Nikolasa: bere izaera gustatzen zait, oso ideia arraroak ditu eta gainera azkenean ez irabazi arren, pozik dago Patxi Nubolari ere ez duelako irabazi.Ez zaidana asko gustatu postariak hain gutxi agertzea izan da, onak zirela ziruditelako eta gehio agertuko balira liburua hobeagoa izango zen.Orokorrean, oso gutxi gustatu zait.

2009/03/15
Eivissa
Duela hiru urte gutxi gorabehera Eivissan egon nintzen oporretan, oso ongi pasatu nuen eta bueltatu nahi dut.Egun batean hippy-ek egiten duten azoka batean egon ginen eta asko gustatu zitzaidan. Egun horretan jakin nuen handitan zer izan nahi nuen: hippy-a.Gainera Eivissa oso polita da. Oso hondartza politak ditu eta paradisuko olatuak dirudite batzuk.Egon nintzenean, San Antonio herriaren ondoan zegoen hotel batean egon ginen eta ondoan oso hondartza polita zegoen. Gauetan eguzkia nola sartzen zen ikustera joaten ginen leku polit batera. Leku hartan ikuskizunak eta guzti egiten zituzten garai horietan. Azoka txiki bat ere bazegoen.Eivissan oso gauza tipikoa da eguzkia nola sartzen den ikustera joatea eta jende asko joaten da.Eivissan nire bizitzako oporrik hoberenak igaro nituen eta bueltatu egin nahi dut.
2009/02/22
Amanecer
2009/02/20
Iñauteriak :)
2009/02/14
Printzeak aukeratzen du (2)
Anaitz eta Aritz oso zoriontsuak ziren. Arratsaldero klaseak eta gero elkar ikusten zuten eta ia beti elkarrekin leku sekretu batera joaten ziren.Leku hori ibai ondoko zuhaitz batzuk ziren. Ibaiaren soinua entzuten zen. Aritzek ezin zuen sinistu: orain ondoan zituen beti maitatu izan zituen begi urdin handi haiek. Anaitzen irribarre polit hori. Hitz egiteko zuen modua. Haren izaera. Bizitzan ezagutu zuen pertsonarik ederrena eta izaeraz onena zen Anaitz. Benetan maiteminduta zegoen eta oraindik ez zekien nola duela hilabete eta erdi bere sentimendu guztiak aitortu zizkion.Anaitz, bestalde, beti ikusi izan zuen Aritz munduan egon litekeen lagunik hoberena bezala. Ez zion inoiz ezer esan, baina Aritz beti hor egon izan zen, berak behar izan zuenean eta hori eskertzekoa zen, benetan.Ez zuten inoiz gehiago Nahia ikusi. Anaitzek ezin zuen sinistu nola hainbeste maitatu zuen pertsona bat, bat-batean gorrotoa sentitzen zuen harenganako. Nahia ez zen kapaz izan bere gurasoei aurre egiteko eta hainbeste maite zuen Anaitzekin egoteko. Baina Anaitzek orain eskertzen zuen Nahiarekin ez segitzea. Berarekin joan izan balitz orain ez zen Aritzekin egongo.Biak elkarrekin munduko pertsonarik zoriontsuenak ziren.Egun batean, Malakahir erregeak hauxe esan zion bere semeari: seme maitea, hemendik oso urte gutxira, zu errege izan bahar izango zara eta emakumeren batekin ezkondu behar izango zara.Anaitzek, egun batzuk pasa zirenean, hau erantzun zion: Aita, ez dugu inoiz honetaz hitz egin, baina maiteminduta nago. Berak ni maite nau eta elkarrekin gaude.Nola esango zion aitari mutil batekin zegoela, garai haietan? Aitari bihotza lehertuko zitzaion.Orduan, Malakahirrek hau esan zion: Esaidazu nor den emakumea eta zurekin ezkonduko dut ahal bezain laister.Orduan, Anaitzek, hau esan zion: Aita, gogoratzen zara nortzuk diren Yaharir familia?Aitak baietz esan zuen buruarekin.Ba, haien semearekin nago, Aritzekin. Esan zion Anaitzek.Handik aurrera dena oso azkar joan zen. Aitak ezin izan zuen hori onartu eta Aritz hiltzea agindu zion zerbitzari bati.Baina, Anaitzek ezin zuen hori onartu eta Aritzi kontatu zion eta biak Afrikara eskapatu ziren, Sahara basamortura. Baina hori beste istorio bat da eta beste momentu batean kontatua izan behar da...
2009/01/28
Iritzi gutuna.
Kaixo!
Otsagabiako hamahiru urteko neska bat naiz; DBH –ko bigarren mailan nago eta Zaraitzuko bai haurrak, bai gazteak eta bai helduak dugun arazo batez hitz egin nahi nizueke.
Niri, beste Zaraitzuar askori bezala asko gustatzen zait irakurtzea, baino hemen inguruan, Zaraitzun, ez dugu liburutegirik, bakarrik eskolakoa.
Eskolan baditugu nahiko liburu, gazteentzako ia guztiak dira, baino gazte literaturaren liburu on asko falta dira.
Baino hori ez da arazoa. Arazoa liburutegi publiko bat ez dagoela da.
Leku aproposak badaude, eta eskutitz honeta, bi proposatu nahiko nizkizueke: 1) Otsagabiako osasun etxean, goiko solairuan, batzutan gauzak egiten dira, baino beste askotan itxita Egon ohi da, eta gela horretan, ongi antolatuz gero liburu pila bat jarri daitezke. 2) Ezkarotzen lehen eskola zegoen lekuan gela asko daude, eta bat edo gehiago liburutegi moduan erabili daitezke eta oso liburutegi handia egin.
Bestalde, badakit hemen ez dagüela diru asko baino laguntzak eskatu daitezke, liburutegiaren arazoa oso larria dela esanez.
Ez dakit orain arte, zergaitik honetaz ez den gehiago pentsatu, nahiko larria iruditzen baitzain. Beraz espero dut laister erantzutea eta azaltzea zergaitik Zaraitzun ez daude liburutegi publikorik.
Agur bero bat.
Maddi

Eclipse ♥
Printzeak aukeratzen du
Istorio hau, Erdi Aroan, erreinu batean gertatu zen. Malakahir erregeak seme bat zuen, Anaitz izenekoa.Anaitz ondoko erreinuko printzesaz maiteminduta zegoen. Nahia printzesa oso neska polita zen, urrezko ilea zuen eta begi urdin-urdinak.Anaitzek, betidanik, amets bat izan zuen: Nahiarekin ezkontzea eta bi erreinuak bat egitea.Baina arazo bat zeukan. Bere lagunik hoberena, Aritz, ere Nahiaz maitemindurik zegoen. Edo hori uste izan zuen berak betidanik...Behin Nahia, Aritz eta Anaitz elkarrekin hizketan zeuden (lagunak baitziren) eta Anaitz gauza batez ohartu zen: Aritz ez zion maiteminduzko begiekin begiratzen Nahiari.Hurrengo egunean, Aritz eta Anaitz bakarrik zeuden eta Anaitzek galdetu zion ea Nahia maite zuen. Honek ezetz esan zion.Egun batzuk beranduago Anaitz Nahiarengana joan zen eta honako hau esan zion: betidanik maite izan zaitut. Zure begi urdinetara begiratzen zaitudanean nire bihotzaren taupadak ikaragarri azkartzen dira.Nahiak esan zion berak ere maite zuela, baina bere gurasoei enztun ziela oso gaizki eramaten zirela Anaitzen gurasoekin eta ezin zutela elkarrekin egon.Anaitz negarrez bere gaztelura joan zen, eta egun pila bat bere logelatik atera gabe egon zen. Baina egun batean Aritzekin egotera joan zen.Gartatutakoa kontatu zion. Aritzek esan zion gauza bat kontatu behar ziola baina ez zekiela nondik hasi...Hau esan zion hitzez hitz: zurekin nagoenean hotza eta beroa aldi berean sentitzen ditut, far egiteko eta negar egiteko gogoak izaten ditut. Ez nintzen inoiz horrela sentitu.Hau entzuten zuen bitartean Anaitz konturatu zen berdin-berdina sentitzen zuela berak Aritzengatik. Baina Nahiarengatik ere sentitzen zuen.Ez zekien zer egin. Baina orduan Nahiak esandakoa gogoratu zuen. Konturatu zen Nahia maite zuela, baina Anaitzek ez zuen familiaren kontra joateko bezain beste maite.Orduan, bihotzak esan ziona egin zuen, beti egin nahi izan zuena: Aritzi muxu bat eman zion.
2009/01/09
Luna nueva.

Hau da orain irakurtzen ari naizen liburua. Crepúsculoren bigarren partea da. Olentzerok ekarri zidan eta jada 325 orrian noa gutxi gora behera. Oso polita da. Erregeei Eclipse eskatu nien (hirugarren alea) baino oraindik ez da iritsi, gaur eskatu baitit amak. Iristen denerako hau iraukurria izatea espero dut.
Sara izeneko gizona
ATXAGA, Bernardo: "Sara izeneko gizona".LABURPENA: 1833. urtean Isabel ttipia erregina izendatu zuten eta Carlos infanteari ez zioten errege izaten utzi.Orduan, Carlosen jarraitzaileek, karlistek, gerra bat antolatu zuten Isabelen aldekoen kontra, liberalen kontra. Gerra hau Guda Karlista izan zen.Garai horretan bazen Martin Saldias deitzen zen gizon bat, baina lagunek Sara izenaz deitzen zioten. Zumalakarregi jeneralaren zelatari bezala egiten zuen lan. Martin Saldiasek karlisten aldean borrokatzen zuen.Liberal guztiek Sara izeneko pertsona bat bilatzen ari dira, eta denek uste dute emakumezkoa dela.Martin Saldiasek bidaia asko egiten ditu eta leku guztietara joan behar denean, izena galdetzen diotenean, Martin Saldias deitzen dela esaten du, badakielako Sara bilatzen ari direla. Horregatik ez dute hartzen.Azkenean, Aranburu nola hiltzen den ikusi eta Bilbora joaten da bizitzera.IRITZIA: Liburua nahiko gustatu zait. Bernardo Atxagaren irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaidana izan da.Oso erraz irakurtzen da eta, pixka bat luzea izan arren, letra tamaina nahiko handia da eta azkar irakurtzen da. Liburu honetan ez da izan nire gustuko pertsonaiarik.
Astakiloak jo eta jo
ATXAGA, Bernardo: "Astakiloak jo eta jo".LABURPENA: Astakiloak musika talde bat dira. Lau dira: Patxiku, Mikel, Olegario eta Josetxo.Hasieran Arabiara joaten dira eta gizon garrantzitsu batentzat "Arratsero joaten da eguzkia" kanta jotzen dute, behin eta berriz. Honek dirua ematen die musika egiteko.Diru horrekin bidaiatzen hasten dira eta leku hauetara joaten dira: Finisterre aldera, Galizian; gero transatlantiko batean bidaiatzen dute; Italiako zirku batean ere jotzen dute; New Yorkera joaten dira; eta gero Afrikara. Bidaian zehar manager bibotedun bat ezagutzen dute eta haren lagunak egiten dira.Joaten diren lekuetako istorio batzuk ere kontatzen dituzte, adibidez, Finisterre aldean daudenean, hau zergatik deitzen den Finisterre kontatzen dute: lehen hor lurra bukatzen zela uste baitzuten eta izen hori jarri zioten.IRITZIA: Liburua ez zait gustatu. Oso aspergarria da eta atzean "12 urtetik aurrera" jarri arren, nik uste dut txikiagoentzat dela. Ramuntxo detektibea hamar urtetik aurrera zen eta hau baino askoz entretenigarriagoa zen.Arabian daudenean oso aspergarria da, denbora asko bakarrik abesti hori jotzen dutelako eta gero berriz hasteko esaten dietelako, hori askotan.Gehien gustatu zaidana Finisterren daudenean da, ez dakit zergatik, baina gehien gustatu zaidana izan da.Bestalde, gutxien gustatzen zaidan pertsonaia Olegario da, guztia ongi egon behar delako uste baitu. Eta gehien gustatu zaidan pertsonaia Mikel izan da, bere hitz egiteko moduak Olegario urduri jartzen duelako, eta nola hitz egiten duen gustatzen zaidalako.Baina, orokorrean, oso aspergarria da liburua.
2009/01/02
Ikusi nueeen!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)