2009/02/14
Printzeak aukeratzen du (2)
Anaitz eta Aritz oso zoriontsuak ziren. Arratsaldero klaseak eta gero elkar ikusten zuten eta ia beti elkarrekin leku sekretu batera joaten ziren.Leku hori ibai ondoko zuhaitz batzuk ziren. Ibaiaren soinua entzuten zen. Aritzek ezin zuen sinistu: orain ondoan zituen beti maitatu izan zituen begi urdin handi haiek. Anaitzen irribarre polit hori. Hitz egiteko zuen modua. Haren izaera. Bizitzan ezagutu zuen pertsonarik ederrena eta izaeraz onena zen Anaitz. Benetan maiteminduta zegoen eta oraindik ez zekien nola duela hilabete eta erdi bere sentimendu guztiak aitortu zizkion.Anaitz, bestalde, beti ikusi izan zuen Aritz munduan egon litekeen lagunik hoberena bezala. Ez zion inoiz ezer esan, baina Aritz beti hor egon izan zen, berak behar izan zuenean eta hori eskertzekoa zen, benetan.Ez zuten inoiz gehiago Nahia ikusi. Anaitzek ezin zuen sinistu nola hainbeste maitatu zuen pertsona bat, bat-batean gorrotoa sentitzen zuen harenganako. Nahia ez zen kapaz izan bere gurasoei aurre egiteko eta hainbeste maite zuen Anaitzekin egoteko. Baina Anaitzek orain eskertzen zuen Nahiarekin ez segitzea. Berarekin joan izan balitz orain ez zen Aritzekin egongo.Biak elkarrekin munduko pertsonarik zoriontsuenak ziren.Egun batean, Malakahir erregeak hauxe esan zion bere semeari: seme maitea, hemendik oso urte gutxira, zu errege izan bahar izango zara eta emakumeren batekin ezkondu behar izango zara.Anaitzek, egun batzuk pasa zirenean, hau erantzun zion: Aita, ez dugu inoiz honetaz hitz egin, baina maiteminduta nago. Berak ni maite nau eta elkarrekin gaude.Nola esango zion aitari mutil batekin zegoela, garai haietan? Aitari bihotza lehertuko zitzaion.Orduan, Malakahirrek hau esan zion: Esaidazu nor den emakumea eta zurekin ezkonduko dut ahal bezain laister.Orduan, Anaitzek, hau esan zion: Aita, gogoratzen zara nortzuk diren Yaharir familia?Aitak baietz esan zuen buruarekin.Ba, haien semearekin nago, Aritzekin. Esan zion Anaitzek.Handik aurrera dena oso azkar joan zen. Aitak ezin izan zuen hori onartu eta Aritz hiltzea agindu zion zerbitzari bati.Baina, Anaitzek ezin zuen hori onartu eta Aritzi kontatu zion eta biak Afrikara eskapatu ziren, Sahara basamortura. Baina hori beste istorio bat da eta beste momentu batean kontatua izan behar da...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario