2009/04/04

Euskera.

Euskeraren historia:
Euskera, Europako mendebaldean, Kristo aurreko II. milurtean inbasio indoeuroparrek suntsitu ez zuten hizkuntza bacará da. Erromanizazioak ere ezin izan zuen Euskararen aurka ezer egin.
Nafarroako euskararen historia:
Duela urte asko, gehiago hitz egiten zen uskara Nafarroan, hau Baskoien hizkuntza baitzen.
Erromatarrak latinez hitz egiten zuten baino Baskoiek euskaraz hitz egiten jarraitu zuten.
Ia Nafarroa guztian euskaraz hitz egiten zen, baino beste hizkuntzak hitz egiten hasi ziren, gaztelaniara iritsi arte.
Geroz eta gaztelania gehiago hitz egiten zen.
XX. mendea hastean oraindik ere pixka bat hitz egiten zen euskaraz baino Erronkarin erabat galdu zen.
Euskararen hedapena:
Euskara Euskal Herriko zazpi probintziatan hitz egiten da. Munduan zehar 600 – 700 mila euskara hiztun daude. Nafarroako biztanleriaren %10-a bakarrik hitz egiten du euskaraz.
Euskararen misteriotasuna:
Euskara, inguruan dauden hizkuntzen oso ezberdina da. Frantsesa, Ingelera…, gusztiak oso ezberdinak dira. Hau, guztiak hikuntza indoeuropeotik datozelako da, baino euskara ez, zaharragoa baita. Ez du zer ikusirik munduko beste batzuekin.
Euskalkiak:
Euskara oso ezberdina da leku batetik bestera. Gaur egun sei euskalki daude: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, ekialdeko nafarrera, nafar lapurtera eta zuberera.
Sailkapen hau Koldu Zuazuk egin zuen. Baino gaur egun, ia Euskal Herria osoan euskara batuan hitz egiten da, euskldun guztiak gure artean ulertzeko egin zen moldea baita.
Gaurko euskara, gaurko Nafarroan:
Gaur egun, jatorrizko euskera, oso leku gutxitan hitz egiten da. Tradiziozko euskara bakarrik herri batzuetan hitz egiten da, adibidez, Basaburuan edo Larraunen.
Baino beste jatorrizko hiztun batzuk ere beste lekutan badaude, adibidez Zaraituzn edo Aezkoan.
Nafarrak euskal literaturan:
Hiru idazle nafar ospetsuenetarikoak euskaraz idatz zuten. nafar idazleak oso garrantzitsuak izan ziren euskal literaturan, eta euskal literatura Nafarroan ere bai, noski.
Hiru idazle famatuenetarikoak hauek dira: Pedro Axular, Bernat Etxepare eta Joanes Leizarraga.

Pedro Axular:
Urdazubin jaio eta hil zen (1556-1994). Ororen iritziz euskal literaturako idazle gailena da. 1600an Sarako parrokia eskaini zioten, eta Urdazubitik geru zegoenez onartu egin zuen. Han egon zen hil arte.
Honek sortu zuen euskara prosa modernoa eta honen eragina, batez ere, Iparraldeko herri euskaldunetan egon zen.
Bernat Etxepare:
Nafarroa Beherean jaio zen. Baskoien hizkuntzaren primiziak Bordelen argitaratu zituen 1545ean. Hau izan zen euskaraz inprimatu zen lehenbiziko liburua.
Etxepareren bizitzari buruz ez da asko jakin Nafarroa Beherean sortu zela bakarrik eta Eiharalarreko parrokoa izan zela.
Uste da ere Paueko kartzelan egon zela beamondarra zelako, hau da, Fernando Katolikoaren inbasioa aldezten zuelako. Hau bere olerkiei esker jakin da.
Joanes Leizarraga:
Hau ez zen Nafarra, Lapurditarra izan ezik. Beti izan zuen harreman estua Nafarroarekin batez ere Joana Albert Nafarroako erreginarekin. Erreginak Testamentu Berria euskaratzea enkargatu zion. Itzulpen hau 1571n argitaratu zen. Hau kontsideratu da euskararen momentu handienetako bat.

No hay comentarios: