ATXAGA, Bernardo: "Nikolasaren abenturak eta kalenturak".LABURPENA: Egun batean Bela Kabelako "korreos"era oso gutun lodia iritsi zen eta Nikolasa Bits Baporuxentzat zela zioen.Dena fakturak ziren eta Nikalasak ez zekien zer egin.Orduan bere anaia Txarlesi laguntza eskatuko ziola pentsatu zuen. Hau, urteak zeramatzan ohean eta Nikolasak ez zekien zer gertatzen zitzaion: hasieran uste zuen beti bere hegazkinean ibili eta gero nekatua egongo zela, baino hainbeste denbora ez zen normala.Gero uste zuen lo gehiago beharko zuela, baino hainbeste ez zen normala pertsona batean.Ez zekien zer gertatzen zen...Hasieran Txarlesek ez zion jaramonik egin, baina gero Nikolasak oso modu ona jakin zuen Txarlesek kasu egiteko: liburuak kenduko zizkiotela esan zion.Orduan Txarlesek berehala utzi zion aireplanoa eta Nikolasa azokara joan zen mermelada, barazkiak, eta abar saltzera.Hasieran oso ongi zihoan aireplanoan baina bat-batean ia-ia lurrera erori zen baina azken-azkenean palanka bati eman eta gora joan zen.Bazegoen gizon bat Nikolasak gorrotatzen zuena: Patxi Nubolari.Gizon honi tranpak egiten beti lehenengoa izatea gustatzen zitzaion. Eta beti lortu izan zuen, Nikolasa agertu arte.Hortik aurrera beti bigarrena izan zen eta ezin zuen hori onartu.Orduan, karrera bat egitea pentsatu zuten: zirkuito bat egin behar zuten eta azkenean azenario bat bota, urrunen iristen zen azenarioak irabaziko zuen.Nikolasa berandu iritsi zen eta karrera jada hasia zegoen, eta denek Nubolarik irabaziko zuela zioten.Eta azkenean... berdinketan geratu ziren!!!
IRITZIA: Liburua ez zait asko gustatu. Pixka bat aspergarria dela uste dut.Gainera, ni baino txikiagoa den jendearentzat dela uste dut. Horregatik nire gelakoei ez, baina 4., 5. eta 6. D-koei gomendatuko nieke.Baina pixka bat gustatu zait.Nikolasa: bere izaera gustatzen zait, oso ideia arraroak ditu eta gainera azkenean ez irabazi arren, pozik dago Patxi Nubolari ere ez duelako irabazi.Ez zaidana asko gustatu postariak hain gutxi agertzea izan da, onak zirela ziruditelako eta gehio agertuko balira liburua hobeagoa izango zen.Orokorrean, oso gutxi gustatu zait.
2009/04/04
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario