2009/04/04

Luis Luziano Bonaparte.

ARIKETAK (28.orr).

1.Egin hormairudi bat Luis Luziano Bonaparteri buruzko datuak bertan bilduz. Hona hemen abiapuntu batzuk:
Non jaio, bizi eta hil zen; zein lotura zuen Bonaparte enperadorearekin; zer egin zuen euskararen alde; Zein bidaia egin zituen Euskal Herrira…
Luis Luziano Bonaparte, Worcestershiren, Ingalaterran jaio zen 1813ko Urtarrilak 4ean. 1891eko Azaroak 3an, Fanon, Italian hil egin zen 78 urterekin.
Lucien Bonaparteren seme aeta Napoleón I-ren iloba izan zen. Printze inperiala deklaratu zuten 1815. urteko martxoak 22. Gaztaroa Italian igaro zuen eta ez zen Frantzian bizi 1848 urtea arte Asambleak aukeratu zuenean.
Napoleón III erori zenean, 1870 urtean Britaina handira buelatu zen.
Hizkuntza europearren ikasketa konparatiboetan lan egin zuen, alderaketa erabiliz hizkuntzak aztertu zituen lehen filologoetako bat izan zen. Luis Luziano Euskal Herrira bost aldiz etorri zen 1856 eta 1869 urteen artean. Egin zuen lanari eta beste jende batzuen laguntzari esker 33 lan egin zituen, euskalki ezberdinak erabiliz. Lan horien artean, adibidez, “Le verbe basque en tableaux” da azpimarratu behar den bat.
Gaur egun, oraindik erabili ohi da Luis Luziano Bonapartek egin zuen klasifikazioa, baino batzuk aldaketa txikiak jasan dituzte. Klasifikazio honeta sartzen dira hiru talde handi, zortzi euskalki, hogeita bost azpieuskalki eta berrogeita hamar euskalki literario.
Euskal Herrira etorri zen alditan, Luis Luziano Bonaparteri jende askok lagundu zion, adibidez, José Samper edo Prudencio Hualde.
Luis Luziano Bonapartek baita ere Ingelerako, Italierako eta beste leku batzuetako dialektoak aztertu zituen erebai.


2.Esan zein euskalki literario bereizi zituen Bonaparte printzeak.
Luis Luziano Bonaparte printzeak, gipuzkera, lapurtera, bizkaiera eta zuberera euskalki literarioak bereizi zituen. Beranduago (1884an) Arturo Kanpion nafarrak Lau euskalki literarioen gramatika liburuan, Orreaga balada lau euskalki literarioetan argitaratu zuen.

No hay comentarios: