2008/11/21

Zaraitzuko Artzaintza Ibiltaria (Transhumantzia)

Zaraitzun beti izan da tradizioa, negua hastera doanean, artzain asko (lehen gehiago joaten ziren baino denborarekin galtzen joan da) bardeetara joatea negua han pasatzera haien artaldeekin.
Hara joaten ziren tenperaturak goxoagoak direlako eta elikagai onak daudelako. Baina bizitza han oso gogorra zen, ez zeukaten etxe onak eta txabola batzuetan (kondizio txarretan) bizi ziren. Ez zeukaten kalefakziorik, ez egunkariak, ez ur beroa ez ezer.
Orain jada ondoko herrietan (Figarol, Zarragaztelu,…) bizi dira, eta kondizio nahiko onetan daude.
Hara joaten diren artalde gehienak Zaraitzutik eta Erronkaritik joaten ziren.
Lehen artzaiak beren ardiekin egoten ziren bardeetan bakarrik sartzeko egunean, baino gaur egun askoz jende gehiago joaten da eta jada festa bat bihurtu da egun hori eta artaldeak sartu eta gero ogi apurrak, ardoa eta txistorra ematen dute.
Zaraitzutik oraindik artalde batzuk joaten Otsagitik, Jose Antonio Ballent adibidez.
Lehen artalde gehiago joaten ziren adibidez, nire aitona (aitaren aita), Sardoi-eko Jose Antonio, eta askoz gehiago.
Asko han negu guztia pasatzen zutenez, emaztea askok han zuten (han ezkonduak), eta horregatik, han dauden abizen asko, hemengoak dira, haien arbasoren bat hemengoak zirelako.

Hauek dira egiten ziren etapak: 1.- Aboditik abiatzen ziren eta Erremendiara iristen ziren. 2.-Erremendiatik abiatzen ziren eta Eparotzera iristen ziren. 3.- Eparotzetik abiatu eta Ilumberrira iristen ziren. 4.- Ilumberritik abiatzen ziren eta Casedara iristen ziren. 5. Casedatik abiatzen ziren eta Zarragaztelura iristen ziren.
Buelta, ekainan egiten zutenez eta egunak luzeago zirenez, batzutan bueltatzea joatea baino egun bat gutxiago kostatzen ziren.
Ardiez gain, erebai, asto bat zeramaten janaria etab. eramateko eta ardien
artean joaten zen; ahari batzuk eskilekin denbora eramaten eta txakur bat edo bi artaldea kontrolatzeko.
Artzainak, hotza ez pasatzeko espaldero bat eramaten zuten jarrita eta buruan txapela bat.
Ez zeuden beti han: eguberrietan (gau bat), aste santuan, batzutan arropa bila,… etortzen ziren. Eta ere bai familia ikustera etortzen ziren askotan.

No hay comentarios: