2008/11/21

Maemia 2

Sara eta Marina DBH-ko 2. mailan hasi ziren eta, lehenengo egunak, beti bezala, haiek bakarrik pasa zituzten.Azken egun haietan ia-ia ez zituzten kanpaldiko hiru mutilak ikusten eta haiek ziren beraien lagun bakarrak.Baina hiru-lau aste klasean eramaten zutenean, berriz ikusi ziren eta, handik aurrera, egunero elkarrekin egoten ziren eta, arratsaldeetan, beti elkarrekin egoten ziren bostak.Behin parke batean zeudela, Maemiako neska bat ikusi zuten Antziko parkean eta harekin hitz egitera joan ziren.Ia-ia ordu erdi egon ziren hizketan eta, bat-batean esan zien, berak ez zituela lagunik, Maemiara lagun bila joan zela baina han ez zituela aurkitu. Orduan bost neska-mutilak bere lagunak egin ziren eta beti elkarrekin egoten ziren seiak.Behin asperturik zeuden eta Sararen etxera joatea pentsatu zuten.Han zeudela, gela batera joan ziren eta han, musika tresna asko zeuden: bi gitarra elektriko, bateria bat, baxu bat eta teklatu bat.Guztiek zerbait jotzen ikasi zuten Marina izan ezik. Berak abestu egiten zuen. Eta talde bat osatu zuten.Ia-ia arratsaldero ensaiatzen zuten eta, azkenean, beren abestiak ere idatzi zituzten.Egun batean, Sarak, taldeari izena jarri behar ziotela pentsatu zuen eta denak ados zeuden izenean: "Maemia". Kanpaldi harengatik izango ez balitz, ez lirateke inoiz lagunak egingo, ez ezagutuko... baina Maemiari esker ezagutu egin ziren.
Handik aurrera Maemia izenarekin jo zuten, eta urtero-urtero Antziko festetan jotzen zuten. Sara, Marina, Nahia, Ekaitz, Gartxot eta Urbikain beti egon ziren elkarrekin musika egiten eta jotzen.Baina 2008.08.24ra arte ez zuten jakin zer gertatuko litzaieke: Antziko festak ziren eta haien kontzertuaren atsedenaldian zeuden. Musika produktore bat jaon zen haiengana eta hau eskeini zien: haiekin diska bat grabatzea eta leku handietan salmentan ateratzea.Oso arrakastatsuak izan ziren eta ez zioten inoiz gehiago musika jotzeari utzi.

No hay comentarios: