2008/11/21

Telebistaurrea

Lehenago, telebista ez zegoenean, afaldu eta gero, ohera joan baino lehen, etxeko atera ateratzen ziren eta, eguraldi ona egiten bazuen auzokideekin hizketan egoten ziren.Negua iristen zenean, etxean geratzen ziren, irratia entzuten, kartetan jolasten, partxisean jolasten, etab.Telebistak jartzen hasi zirenean, bakarrik etxe batzuetan zegoen eta etxe horietara joaten ziren telebista ikustera.Hori baino lehen, hemen inguruan egon zen telebistarik gertuena Muskildan (nire herritik gertu dagoen baseliza batean, mendi batean) egon zen eta zerbait oso garrantzitsua zenean, denak hara joaten ziren.Bakarrik telebista kanal bat zegoenez, ez zuten eztabaidatzen zer ikusiko zutenari buruz.Beti leihotik begiratzen zuten ea beraiek nahi zutena noiz hasiko zen eta, hastera zihoanean, denak korrika etxe horretara joaten ziren.Orain hori ez da egiten, etxe guztietan telebista dagoelako eta ehundaka telebista kanal daudelako.

No hay comentarios: