2008/11/21

Bambulo. Lehen Urratsak.

ATXAGA, Bernardo: "Bambulo. Lehen Urratsak".LABURPENA: Bambulo txakur bat da. Ainhoa, Adriana eta Jon izeneko "izaki edo elementu"ekin bizi da.Irakurtzea da bere zaletasun handiena.Behin, ez dakigu nola, bere egongela azpian zegoen bide batera iritsi zen eta ez zegoen inor. Bat-batean bere lagunak agertzen dira bidean ere.Ibiltzen hasi ziren, eta gela batera iritsi ziren.Han agure zahar bat zegoen eta milaka liburu zituen. Bambulori bat harritu zion eta haren izenburuak horrela zioen: "Bambulotar handien ekintza handiak". Bere familiaren istorioa zen.Baina ez ziren letrak ikusten Bilbon izan zen euriteak ezabatu baitzituen. Baina argazki bat ikusten zen eta bere arbaso bat, Goyak margotua, agertzen zen. Hortik aurrera bere familiari buruz gauzak inbestigatzen hasi zen...IRITZIA: Liburuaren hasiera oso aspergarria da. Ez dut ezer ulertu. Baina gero, bide horretan sartzen denean pixkat gehiago gustatu zait. Eta gero, liburua aurkitzen duenean eta inbestigatzen hasten denean, asko gustatu zait.Gehien gustatu zaidana, Ainhoak Bambulori gauzak esaten dionean eta belarritik tiratzen dionean da, hori ongi dagoela pentsatzen duelako eta Bambulo haserretu egiten delako.

No hay comentarios: