Bere bizitza.
Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
“Atxaga aukeratu nuen nire aitaren bigarren abizena delako (lehenengoa utzi eta gero) eta Bernardo idazteko makina utzi zidan laguna horrela deitzen zelako”. Jose (edo Joseba) deitu arren, jada, elkarrizketetan batez ere, Bernardo deitzeko eskatzen dio jendeari, hori dela orain bere izena.
Elkarrizketa batean “Zeren truke egingo zenioke uko Bernardo Atxaga izateari?” galderari erantzutean esan zuen historia irakaslea izatea asko gustatuko zitzaiola, baino idazle bat izatea askoz ere zorroragarriagoa dela..
Euskalduna, beti: Bere liburuak hizkuntza askotara itzulitak egon dira, baino bera beti Euskaraz idatzi izan ditu. Argentinan idatzi zuen liburua ere Euskeraz idatzi zuen hasiera batetik. Bestalde bere olerkiak ere zenbait hizkuntzatara itzulitak egon dira, eta esaten du batzutan nahiko antzekoak gelditzen direla, baino askotan olerkia guztiz ezberdina gelditzen direla. Jendeak behin baino gehiagotan galdetu dio ea zergaitik idazten duen euskaraz eta bera beti erantzun du, eukararekin mundu guztira iritsi ahal delako egiten duela. Baina beti euskaraz idatzi arren eta euskal kultura asko maite arren, ez da euskalduna (politikoki) konsideratzen.
Ikasketak eta lanbideak.
Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian egin zuen. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat sorturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai horretan Bilboko zenbait Euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti eta honek bere lehen lanak argitaratzen lagundu zion.
1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu zuen, 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, "Obabakoak" argitaratu zuen. Liburu honekin irabazi zituen sari asko eta arrakasta handiena.
Literatur lanak.
Hainbat hizkuntzatara itzuli dira idazle gipuzkoar honen lanak. 1989an Espainiako Sari Nazionala erdietsi zuen "Obabakoak" liburuarekin eta hala, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea bihurtu zen. 2005ean Montxo Armendariz zuzendariak zinemara eraman zuen Obabakoak, Obaba filmarekin. Aizpea Goenagak zuzenduta, TVErentzako film bat ekoitzi zen 2006an Zeru Horiek nobelan oinarrituta.
Idatzi zuen lehen ipuina, El Norte de Castilla Valladolideko egunkariak egindako lehiaketa batera bidali zuen ipuina izan zen. Lehiaketa horretan lehenengo saria irabazi zuen.
Liburu bat idazten hasten denean, bukaerari buruz ezer ez dakiela esaten du, liburu bat idazten hari zarenean atzera bueltatu behar zarela zu zeuk askatu dituzun sokak lotzeko esan zuen.
Hasieran, haurrentzako liburu gehiago idazten zituen, baina orain geroz eta gehiago handientzat idazten hasten ari da. Bera dio hau lehen humore hobeagoa zuelako dela.
Ekarri poetikoa: Atxagari ospe handiena eman diona bere euskal olerkiak izan dira. Bere lehen olerkiak Etiopia (1979) bilduman jaso zituen. Ruper Ordorikak ikuskizun literario-musikal bat eratu zuen. Handik aurrera hainbat musikarirekin kolaborazioak izan ditu.
Poesia sozialari bizkar ematen dio, ez baitzuen uste poesia mundua aldatzeko tresna zenik: Arestik uste ez bezala, poesia ez zaio mailu bat iruditzen. Poesia existentzialistarekin antzeko jarrera du, bizitzaren patua naturaltasunez onartzen du eta poesia sentimentalaren arrastorik ere ez dago. Sentimenduak arrazionalizatu egiten dira, 3. pertsonan idatziz eta distantzia gordez.
Batez ere bere azken aldiko olerkietan ironia samurra erabili du distantzia hori mantentzeko eta olerkiak xinpleagoak egin ditu. Adb: Trikua poema.
Adibidez hau da bere olerki famatu bat:
Idazkien zerrenda: Poemak: Etiopia, 1978. Pott liburutegia eta 1983-an Erein argitaletxearen eskutik. Ipuinak: Obabakoak, 1988 Erein. Antzerkia:, (1977); Henry Bengoa Inventarium, 1986; 2004; 1990. Eusko Jaurlaritza. Saiakerak: Groenlandiako lezioa, 1999 (besteen artean). Haur eta gazte Literatura: Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román; Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román;Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein;Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein; Asto bat hypodromoan, 1984. Erein; Jimmy Potxolo, 1984. Erein; Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1984. Erein; Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, 1984. Erein; Flannery eta bere astakiloak, 1987. Elkar; Bambulo. Lehen urratsak, 1998. Erein; Bambulo. Krisia, 1998. Erein; Bambulo. Ternuako penak, 1999. Erein. Eleberriak: Ziutateaz, 1976. Luis Haranburu; Bi Anai, 1985. Erein; Behi euskaldun baten memoriak, 1991. Pamiela; Gizona bere bakardadean, 1993. Pamiela; Zeru Horiek, 1995. Erein; Sara izeneko gizona, 1996. Pamiela; Soinujolearen semea, 2003. Pamiela; Teresa, poverina mia, 2004. Argia.
Obabakoak: hau izan da bere liburu famatuena eta arrakastara eraman duena. Duela hamar urte argitaratu egin zen (1998). Besteak beste sari hauek irabazi zituen liburu honekin: Espainiako Literatur Saria, Kritikaren Saria eta Euskadi Saria. Atxagak esan zuen liburu hau argitaratu arte ez zituela prentsaurreak, liburu promozioak,… ezagutzen. Liburu honi esker Euskal literatura, literatura internazionalean pixkat ezagunago egin zen. Liburua hain izan zen arrakastatsua Montxo Armendáriz-ek zinemara eraman zuela. Hogei hizkuntzatara eramana izan da, mundu guztian zehar.
Estatu batuetan ikasten: Estatu batuetan ikasten egon zen, eta behin baino gehiagotan prentsak ea itzuliko den galdetu dio, baino beti esan du Estatu Batuetakoa bukatuta dagoela. Bost hilabete egon zen Emory unibertsitatean.
2008/11/21
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario