Kaixo!
Otsagabiako hamahiru urteko neska bat naiz; DBH –ko bigarren mailan nago eta Zaraitzuko bai haurrak, bai gazteak eta bai helduak dugun arazo batez hitz egin nahi nizueke.
Niri, beste Zaraitzuar askori bezala asko gustatzen zait irakurtzea, baino hemen inguruan, Zaraitzun, ez dugu liburutegirik, bakarrik eskolakoa.
Eskolan baditugu nahiko liburu, gazteentzako ia guztiak dira, baino gazte literaturaren liburu on asko falta dira.
Baino hori ez da arazoa. Arazoa liburutegi publiko bat ez dagoela da.
Leku aproposak badaude, eta eskutitz honeta, bi proposatu nahiko nizkizueke: 1) Otsagabiako osasun etxean, goiko solairuan, batzutan gauzak egiten dira, baino beste askotan itxita Egon ohi da, eta gela horretan, ongi antolatuz gero liburu pila bat jarri daitezke. 2) Ezkarotzen lehen eskola zegoen lekuan gela asko daude, eta bat edo gehiago liburutegi moduan erabili daitezke eta oso liburutegi handia egin.
Bestalde, badakit hemen ez dagüela diru asko baino laguntzak eskatu daitezke, liburutegiaren arazoa oso larria dela esanez.
Ez dakit orain arte, zergaitik honetaz ez den gehiago pentsatu, nahiko larria iruditzen baitzain. Beraz espero dut laister erantzutea eta azaltzea zergaitik Zaraitzun ez daude liburutegi publikorik.
Agur bero bat.
Maddi
2009/01/28
Eclipse ♥
Printzeak aukeratzen du
Istorio hau, Erdi Aroan, erreinu batean gertatu zen. Malakahir erregeak seme bat zuen, Anaitz izenekoa.Anaitz ondoko erreinuko printzesaz maiteminduta zegoen. Nahia printzesa oso neska polita zen, urrezko ilea zuen eta begi urdin-urdinak.Anaitzek, betidanik, amets bat izan zuen: Nahiarekin ezkontzea eta bi erreinuak bat egitea.Baina arazo bat zeukan. Bere lagunik hoberena, Aritz, ere Nahiaz maitemindurik zegoen. Edo hori uste izan zuen berak betidanik...Behin Nahia, Aritz eta Anaitz elkarrekin hizketan zeuden (lagunak baitziren) eta Anaitz gauza batez ohartu zen: Aritz ez zion maiteminduzko begiekin begiratzen Nahiari.Hurrengo egunean, Aritz eta Anaitz bakarrik zeuden eta Anaitzek galdetu zion ea Nahia maite zuen. Honek ezetz esan zion.Egun batzuk beranduago Anaitz Nahiarengana joan zen eta honako hau esan zion: betidanik maite izan zaitut. Zure begi urdinetara begiratzen zaitudanean nire bihotzaren taupadak ikaragarri azkartzen dira.Nahiak esan zion berak ere maite zuela, baina bere gurasoei enztun ziela oso gaizki eramaten zirela Anaitzen gurasoekin eta ezin zutela elkarrekin egon.Anaitz negarrez bere gaztelura joan zen, eta egun pila bat bere logelatik atera gabe egon zen. Baina egun batean Aritzekin egotera joan zen.Gartatutakoa kontatu zion. Aritzek esan zion gauza bat kontatu behar ziola baina ez zekiela nondik hasi...Hau esan zion hitzez hitz: zurekin nagoenean hotza eta beroa aldi berean sentitzen ditut, far egiteko eta negar egiteko gogoak izaten ditut. Ez nintzen inoiz horrela sentitu.Hau entzuten zuen bitartean Anaitz konturatu zen berdin-berdina sentitzen zuela berak Aritzengatik. Baina Nahiarengatik ere sentitzen zuen.Ez zekien zer egin. Baina orduan Nahiak esandakoa gogoratu zuen. Konturatu zen Nahia maite zuela, baina Anaitzek ez zuen familiaren kontra joateko bezain beste maite.Orduan, bihotzak esan ziona egin zuen, beti egin nahi izan zuena: Aritzi muxu bat eman zion.
2009/01/09
Luna nueva.

Hau da orain irakurtzen ari naizen liburua. Crepúsculoren bigarren partea da. Olentzerok ekarri zidan eta jada 325 orrian noa gutxi gora behera. Oso polita da. Erregeei Eclipse eskatu nien (hirugarren alea) baino oraindik ez da iritsi, gaur eskatu baitit amak. Iristen denerako hau iraukurria izatea espero dut.
Sara izeneko gizona
ATXAGA, Bernardo: "Sara izeneko gizona".LABURPENA: 1833. urtean Isabel ttipia erregina izendatu zuten eta Carlos infanteari ez zioten errege izaten utzi.Orduan, Carlosen jarraitzaileek, karlistek, gerra bat antolatu zuten Isabelen aldekoen kontra, liberalen kontra. Gerra hau Guda Karlista izan zen.Garai horretan bazen Martin Saldias deitzen zen gizon bat, baina lagunek Sara izenaz deitzen zioten. Zumalakarregi jeneralaren zelatari bezala egiten zuen lan. Martin Saldiasek karlisten aldean borrokatzen zuen.Liberal guztiek Sara izeneko pertsona bat bilatzen ari dira, eta denek uste dute emakumezkoa dela.Martin Saldiasek bidaia asko egiten ditu eta leku guztietara joan behar denean, izena galdetzen diotenean, Martin Saldias deitzen dela esaten du, badakielako Sara bilatzen ari direla. Horregatik ez dute hartzen.Azkenean, Aranburu nola hiltzen den ikusi eta Bilbora joaten da bizitzera.IRITZIA: Liburua nahiko gustatu zait. Bernardo Atxagaren irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaidana izan da.Oso erraz irakurtzen da eta, pixka bat luzea izan arren, letra tamaina nahiko handia da eta azkar irakurtzen da. Liburu honetan ez da izan nire gustuko pertsonaiarik.
Astakiloak jo eta jo
ATXAGA, Bernardo: "Astakiloak jo eta jo".LABURPENA: Astakiloak musika talde bat dira. Lau dira: Patxiku, Mikel, Olegario eta Josetxo.Hasieran Arabiara joaten dira eta gizon garrantzitsu batentzat "Arratsero joaten da eguzkia" kanta jotzen dute, behin eta berriz. Honek dirua ematen die musika egiteko.Diru horrekin bidaiatzen hasten dira eta leku hauetara joaten dira: Finisterre aldera, Galizian; gero transatlantiko batean bidaiatzen dute; Italiako zirku batean ere jotzen dute; New Yorkera joaten dira; eta gero Afrikara. Bidaian zehar manager bibotedun bat ezagutzen dute eta haren lagunak egiten dira.Joaten diren lekuetako istorio batzuk ere kontatzen dituzte, adibidez, Finisterre aldean daudenean, hau zergatik deitzen den Finisterre kontatzen dute: lehen hor lurra bukatzen zela uste baitzuten eta izen hori jarri zioten.IRITZIA: Liburua ez zait gustatu. Oso aspergarria da eta atzean "12 urtetik aurrera" jarri arren, nik uste dut txikiagoentzat dela. Ramuntxo detektibea hamar urtetik aurrera zen eta hau baino askoz entretenigarriagoa zen.Arabian daudenean oso aspergarria da, denbora asko bakarrik abesti hori jotzen dutelako eta gero berriz hasteko esaten dietelako, hori askotan.Gehien gustatu zaidana Finisterren daudenean da, ez dakit zergatik, baina gehien gustatu zaidana izan da.Bestalde, gutxien gustatzen zaidan pertsonaia Olegario da, guztia ongi egon behar delako uste baitu. Eta gehien gustatu zaidan pertsonaia Mikel izan da, bere hitz egiteko moduak Olegario urduri jartzen duelako, eta nola hitz egiten duen gustatzen zaidalako.Baina, orokorrean, oso aspergarria da liburua.
2009/01/02
Ikusi nueeen!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)