2008/10/25
Ramuntxo detektibea
ATXAGA, Bernardo: "Ramuntxo detektibea".LABURPENA: Bela Kabelan bazen Nikolasa deituriko emakume bat eta, berak, haren iloba, Ramuntxo, uda berarekin pasatzera joatea nahi zuen.Eskutitza bidali zuen eta Ramuntxok pentsatu behar izan zuen ea harengana zihoan ala ez.Denbora luzea eta gero, baietz esan zuen, joan nahi zuela.Hara joaten ari zelarik bere amak Lutxi lehengusina ere izebarenera joango zela esan zion. Ramuntxo haserretu egin zen lehengusina oso tuntuna zen eta.Bi egun pasa ziren eta bat-batean Nikolasa konturatu zen Lutxi orain dela bi egun han egon behar zela...Orduan denak hasi ziren, bakoitza bere aldetik, "Lutxiren bahiketa" bere aldetik inbestigatzen.Azkenean, Nikolasaren laguna zen gizon baten etxera joan zen eta han aurkitu zituzten Lutxi eta Nikolasaren laguna gimnasia egiten.Beranduago, Lutxik istorio guztia kontatu egin zien eta bi egunak gizonarekin egon zela esan zien. Nikolasa eta Ramuntxo lasaitu egin ziren eta hirurak Nikolasaren etxera joan ziren eta uda alaia pasa zuten.IRITZIA: Niri liburua orokorrean nahiko gustatu zait.Ramuntxo agertzen denean, dibertigarria izaten hasten da, hasieran aspergarria baita.Gehien gustatu zaidan zatia, amak, Lutxi harekin uda guztia emango duela esaten dionean da, Lutxiri buruz pentsatzen duena esaten duelako.Aspergarriena: hasiera eta Ramuntxo prakak erosten dagoen pasartea iruditu zaizkit.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Ze txapa!!!!!!!!! uste duzu nik irakurriko dudala hori guztia?
Publicar un comentario