2008/10/24

Maemia

Bazen behin Sara izeneko neska bat. Sarak hamahiru urte zituen eta Antziko auzo arrunt batean bizi zen. Sarari beti gustatu izan zitzaion praka zabalekin eta handiak geratzen zitzaizkion kamisetekin joatea.Sarak bakarrik lagun bat zuen, Marina izenekoa, baino oso lagun onak ziren eta gainera txikitatik ziren lagunak.Marina justu-justu Sararen aurkakoa zen. Beti izan zen dirudun familia batekoa, pila bat gustatzen zitzaion polita jartzea kalera ateratzeko eta oso arropa eleganteak zeramatzan beti.Sarak beti esaten zuen Marina ematen zuela oso pertsona gaiztoa, bakarrik bereganpentsatzen zuela, baino berak bazekiela Marina ez zela horrelakoa, oso pertsona ona zela eta beti besteengan pentsatzen zegoela.Behin Antzin zehar paseotxo bat ematen ari ziren eta bat-batean ikusi zuten iragarki bat zegoela pareta batetan. Iragarkiak hau esaten zuen: “Hondartzara joatea gustatzen zaizu? Surfa egitea gustatuko litzaizuke? Piraguismoa da zure kirolik gustukoenetarikoa? Ba orduan etorri gure kanpaldira. Maemia kanpaldia!!!”Biek betidanik nahi izan zuten egun batzuk elkarrekin igaro, ezagutzen zuten inor gehiagorik gabe, eta horrela lagunak egin.
Abuztuak 19an Maemiara joan ziren. Aste bat zeukaten aurretik eta haien adineko pertsona asko, lagunak egiteko prest.Jendea ezagutzen hasi ziren, baino guztiek munduko pertsona tuntunenak ziruditen.Arratsaldean logelak banatu zituzten, eta biei beste hiru mutilekin logela batean tokatu zitzaien. Mutil haiek ez zituzten orain arte ikusi. Jatorrak zirela ziruditen.Berehala hitz egiten hasi ziren. Gau hartarako oso ongi ezagutzen ziren, eta oso lagunak egin ziren.Hamar egun pasa ziren eta abuztuak 29an Antzira bueltatu ziren. Antziko institutua oso handia zen eta ez zuten denak elkar ezagutzen.Irailean klasera bueltatzean han ikusi zituzten hiru mutilak. Institutu berberera joaten ziren, baino ez zuten inoiz elkar ikusi.Handik aurrera oso lagun onak egin ziren eta beti elkarrekin egon ziren.

No hay comentarios: