2008/10/29

HSM3


Bueno ba oraingoan astelehenean ikusi nuen (genuen) pelikula honengatik.
Oso, oso ongi dago. Maider, gira, gira eta ez zuen buelta eman ehh... jajaja.
High school musical-en 3 partea da jada, eta 4.egonogo da baino ez dira Troy, Gabriella, Sharpay,... egongo ='(. Ez dakit zer izango da nitaz haiek gabe...
Bueno, ezer gehiago, Aguurr!!*

2008/10/25

Ramuntxo detektibea

ATXAGA, Bernardo: "Ramuntxo detektibea".LABURPENA: Bela Kabelan bazen Nikolasa deituriko emakume bat eta, berak, haren iloba, Ramuntxo, uda berarekin pasatzera joatea nahi zuen.Eskutitza bidali zuen eta Ramuntxok pentsatu behar izan zuen ea harengana zihoan ala ez.Denbora luzea eta gero, baietz esan zuen, joan nahi zuela.Hara joaten ari zelarik bere amak Lutxi lehengusina ere izebarenera joango zela esan zion. Ramuntxo haserretu egin zen lehengusina oso tuntuna zen eta.Bi egun pasa ziren eta bat-batean Nikolasa konturatu zen Lutxi orain dela bi egun han egon behar zela...Orduan denak hasi ziren, bakoitza bere aldetik, "Lutxiren bahiketa" bere aldetik inbestigatzen.Azkenean, Nikolasaren laguna zen gizon baten etxera joan zen eta han aurkitu zituzten Lutxi eta Nikolasaren laguna gimnasia egiten.Beranduago, Lutxik istorio guztia kontatu egin zien eta bi egunak gizonarekin egon zela esan zien. Nikolasa eta Ramuntxo lasaitu egin ziren eta hirurak Nikolasaren etxera joan ziren eta uda alaia pasa zuten.IRITZIA: Niri liburua orokorrean nahiko gustatu zait.Ramuntxo agertzen denean, dibertigarria izaten hasten da, hasieran aspergarria baita.Gehien gustatu zaidan zatia, amak, Lutxi harekin uda guztia emango duela esaten dionean da, Lutxiri buruz pentsatzen duena esaten duelako.Aspergarriena: hasiera eta Ramuntxo prakak erosten dagoen pasartea iruditu zaizkit.

2008/10/24

Irakurtzen ari naizen liburu bat.

Eskolan irakurtzen ari naizenaz aparte, etxean beste bat irakurtzen ari naiz: la historia interminable. Gaztelaniaz irakurtzen ari naiz etxean bakarrik gaztelaniaz nuelako baina oso oso ongi dago.
Gaztelanian piskat irakurtzen hasi ginen baina ez zen ezer. Liburua irakurri behar da zein ongi dagoen ikusteko.
Michel Ende idatzi zuen, eta honen beste liburu bat daukat ere bai gaztelaniaz (el ponche de los deseos), oraindik ez dut irakurri, baina pinta ona (oso ona) dauka.
"La historia interminable" errekomendatzen dizuet, eta nahi baduzue bukatzen dudanean ni utzi ahal dizuet (Ekaitzena da baino uste dut ez dela gogoratzen, ez duenik ere...).
Ale agur.
Astelehenerarte..!!

Maemia

Bazen behin Sara izeneko neska bat. Sarak hamahiru urte zituen eta Antziko auzo arrunt batean bizi zen. Sarari beti gustatu izan zitzaion praka zabalekin eta handiak geratzen zitzaizkion kamisetekin joatea.Sarak bakarrik lagun bat zuen, Marina izenekoa, baino oso lagun onak ziren eta gainera txikitatik ziren lagunak.Marina justu-justu Sararen aurkakoa zen. Beti izan zen dirudun familia batekoa, pila bat gustatzen zitzaion polita jartzea kalera ateratzeko eta oso arropa eleganteak zeramatzan beti.Sarak beti esaten zuen Marina ematen zuela oso pertsona gaiztoa, bakarrik bereganpentsatzen zuela, baino berak bazekiela Marina ez zela horrelakoa, oso pertsona ona zela eta beti besteengan pentsatzen zegoela.Behin Antzin zehar paseotxo bat ematen ari ziren eta bat-batean ikusi zuten iragarki bat zegoela pareta batetan. Iragarkiak hau esaten zuen: “Hondartzara joatea gustatzen zaizu? Surfa egitea gustatuko litzaizuke? Piraguismoa da zure kirolik gustukoenetarikoa? Ba orduan etorri gure kanpaldira. Maemia kanpaldia!!!”Biek betidanik nahi izan zuten egun batzuk elkarrekin igaro, ezagutzen zuten inor gehiagorik gabe, eta horrela lagunak egin.
Abuztuak 19an Maemiara joan ziren. Aste bat zeukaten aurretik eta haien adineko pertsona asko, lagunak egiteko prest.Jendea ezagutzen hasi ziren, baino guztiek munduko pertsona tuntunenak ziruditen.Arratsaldean logelak banatu zituzten, eta biei beste hiru mutilekin logela batean tokatu zitzaien. Mutil haiek ez zituzten orain arte ikusi. Jatorrak zirela ziruditen.Berehala hitz egiten hasi ziren. Gau hartarako oso ongi ezagutzen ziren, eta oso lagunak egin ziren.Hamar egun pasa ziren eta abuztuak 29an Antzira bueltatu ziren. Antziko institutua oso handia zen eta ez zuten denak elkar ezagutzen.Irailean klasera bueltatzean han ikusi zituzten hiru mutilak. Institutu berberera joaten ziren, baino ez zuten inoiz elkar ikusi.Handik aurrera oso lagun onak egin ziren eta beti elkarrekin egon ziren.

Izarra dizdizka

Gau batean neska batek bere leihotik begira, izar bat ikusi zuen. Oso distiratsua zen. Izar berezia zirudien.Hurrengo gauean berriro ikusi zuen. Hurrengoan berriro ere... Denbora luzez egon zen gauero ikusten.Uste zuen betirako iraungo zuela diztira hori. Gauero ohera joan baino lehen hari begira geratzen zen, pentsatzen.Behin begiratu zuenean, inoiz baino distiratsuagoa zegoen. Bazirudien betiko hor egongo zela.Baina bat-batean itzali egin zen.

2008/10/22

El Internado

Gaur 10.30-etan inguru hasten da... EL INTERNADOO!!
Nire telesai gustukoenetarikoa da.
http://investigandolalagunanegra.blogspot.com/ hemen gauza batzuk jartzen dute honi buruz... oso ongi dago, baino ateratzen diren gauza batzuk ez dira egia. Sarrera berriak ez dira oso interesgarriak baino atzer joanez gero oso oso oso ongi dago.
Ere bai hemen sartu zaitezkete: http://www.metroflog.com/elinternado ez du informazio asko jartzen baino jartzen duena benetako informazioa da.

Ala agurr!

Ken Zazpiiii!!


Bueno ba gaur Ken Zazpi-rengatik doa...
Euskal talderik hoberena delako!! Oso abesti onak dituzte.
Ez dut gauza handirik aurkitu baino hau da:
Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.
Taldea
Eñaut Elorrieta – Gitarra eta ahotsa
Jon Mikel Arronategi – Gitarra eta ahotsa
Igor Artzanegi – Baxua
Beñat Serna – Gitarra
Iñaki Zabaleta – Trikitixa eta teklatua
Jon Fresko – Bateria
Hitzak Eñaut eta Jon Mikelek idatzi ohi dituzte. Unai Ormaetxearen laguntza jasotzen dute hauetariko batzuk osatzerakoan.

Diskografia
Atzo da bihar (Gor Discos, 2001)
Bidean (Gor Discos, 2003)
Gelditu denbora (akustikoa, Gor Discos, 2005)
Argiak (Oihuka, 2007)

Atzo da bihar Gor Diskak, 2001
1 Zenbat min
2 Malen
3 Itxoiten
4 Larrun
5 Profetak
6 Irri bat
7 Hotzikara
8 Bi eta bat
9 Badakit
10 Zigortuta
11 Ezer ez da betiko

Bidean Gor Diskak, 2003
1 Besarkatu
2 Bidean
3 Deiaren zai
4 Haizea
5 Iluntzean
6 Barretan
7 Ilargia (La Lluna, katalanezko bertsioan)
8 Debekatuta
9 Amorrua
10 Gutuna
11 Zerraila

Gelditu denbora akustikoa, Gor Diskak, 2005
1 Zenbat min
2 Gau urdinak
3 Bidean
4 Zapalduen Olerkia (El poema dels Oprimits katalanez)
5 Iluntzean
6 Irudi biluztuak
7 Gutuna
8 Zu ez zaudenean
9 Malen
10 Haizea
11 Batzutan
12 Ilargia
13 Talaieroen gogoetak

Argiak Oihuka, 2007
1 Bihar
2 Ezezagunak
3 Gernikan
4 Itxaropena
5 Nire lurrari
6 Olatuz olatu
7 Ez nau izutzen
8 Gaueko argiak
9 Irailaren 14a
10 Kantu batekin
11 Noizbait
12 Trenaren zain
Youtube-n abestiak daude... eta beraien orrian ere bai hau da: http://www.kenzazpi.com/
Alaa
Aguurr...!!
Maddi*

2008/10/11

Abestiiak!!:)

Buen ba.. oraingoan abesti batzuk jarriko ditut... oso abesti onak dira (nire gusturako..)ta bueno ezer gehiago..

Boulevard Of Broken Dreams-Green Day: http://es.youtube.com/watch?v=bxfpMGLMZ7Y
This is me-Demi Lovato-Joe Jonas (Camp Rock): http://es.youtube.com/watch?v=uuKe3hKK2w8
St.Jimmy-Green Day: http://es.youtube.com/watch?v=so4xAkB37rs&feature=related
Tu-Kudai: http://es.youtube.com/watch?v=_8RwN3QF3Qg
Llevame-Kudai: http://es.youtube.com/watch?v=481nGWr0ZG0
Wake me up uhen september ends-Green Day: http://es.youtube.com/watch?v=67r_bzNfAFw
S.O.S-The Jonas Brothers: http://es.youtube.com/watch?v=67r_bzNfAFw
El canto del loco-Peter Pan: http://es.youtube.com/watch?v=7KLWdVqXnWI
Izarren Hautsa- Ken zazpi: http://es.youtube.com/watch?v=95mDuflUReg

Hauek dira... erebai oso oso oso ongi dago Trenaren Zain.-Ken zazpirena baino ez dut aurkitu..
Aguur!!:)

2008/10/04

Green Day!!

Bueno ba hemen nago, blogean zerbait sartzen.
Eta nola ez, munduko talderik hoberenaren zerbait idatziko dut (Jonas Brothers-ak ere gustatzen zaizkit).
Hau ez dut nik idatzi (orain artekoa bai ehh), Wikipedia-tik aterata dago baino euskaraz...

Green Day:
Green Day Ameriketako Estatu Batuetako Punk-Rock musika talde bat da. 1987. urtean sortu zen Berkeley-en (Kalifornia). Billie Joe Armstrong eta Mike Dirnt sortu zuten taldea; baina urte bat geroago John Kiffmeyer batu zitzaien. Hasieran taldeak Sweet Children zuen izena, baina geroago Green Day bezala izendatu zuten.
1994. urtean Punk-ari bultzada handia eman zioten taldearen hirugarren diskoa argitaratu zutenean; “Dookie” izenekoa.
Gaur egun, taldea horrela dago osaturik: Billie Joe Armstrong (ahotsa eta gitarra elektrikoa), Mikel Dirnt (baxua eta koroak) eta Tré Cool (bateria). Laguntzaile-kideak Jason White (gitarra elektrikoa), Jason Freese (teklatua eta saxofoia) eta Ronnie Blake (tronpeta) dira.
“Dookie” albumaren arrakasta ondoren, ez zuten disko gehiegi saldu. Baina hamar urte geroago, 2004-an ateratako “American Idiot” diskoarekin, taldeak berriro ere gozatu zuen arrakasta mundialarekin.
Green Day-k mundu osoan 60 milioi disko inguru saldu ditu. Horietatik 22 milioi Estatu Batuetan. Eta sari-musikal asko irabazi ditu. Adibidez: hiru sari Grammy irabazi zituzten: Alternativo album onena “Dookie”-rekin; Rock album onena “American Idiot”-rekin eta urteko abestirik onena “Boulevard of Broken Dreams” abestiarekin.

CD-ak

39/Smooth

Kerplunk!

Dookie

Insomniac

Warning:

American Idiot

Bullet In A Bible




[aldatu] Kanpo loturak
Web Ofiziala
http://www.greendayauthority.com/
http://www.idiotgreenday.com.ar/
Sicilsuburbia - Italian Fan Site



Hau ez da aurkitu dudan guztia... zeren guztia jarriko banu ez zen inoiz bukatuko...=P
Hau da link-a: http://eu.wikipedia.org/wiki/Green_Day

Blog-eko eskuineko aldean Green Day-ren argazki bat daukazue.

Eta honekin uzten zaituztet...


Urrengorartee!!=)



Maddii,,=)*