2009/03/15
Eivissa
Duela hiru urte gutxi gorabehera Eivissan egon nintzen oporretan, oso ongi pasatu nuen eta bueltatu nahi dut.Egun batean hippy-ek egiten duten azoka batean egon ginen eta asko gustatu zitzaidan. Egun horretan jakin nuen handitan zer izan nahi nuen: hippy-a.Gainera Eivissa oso polita da. Oso hondartza politak ditu eta paradisuko olatuak dirudite batzuk.Egon nintzenean, San Antonio herriaren ondoan zegoen hotel batean egon ginen eta ondoan oso hondartza polita zegoen. Gauetan eguzkia nola sartzen zen ikustera joaten ginen leku polit batera. Leku hartan ikuskizunak eta guzti egiten zituzten garai horietan. Azoka txiki bat ere bazegoen.Eivissan oso gauza tipikoa da eguzkia nola sartzen den ikustera joatea eta jende asko joaten da.Eivissan nire bizitzako oporrik hoberenak igaro nituen eta bueltatu egin nahi dut.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)